udaleku irekietako egun berezienetako bat dute gaur, parte hartzen ari diren 690 umeek: ur festa. Igerileku edo hondartzan baleude bezala, bainujantzia jantzi, eta Kaxkoan gora eta behera ibiliko dira, ura eskean. Eguzkiak berotzen duena berehala freskatuko dute Kaxkoko bizilagunek, ura botata.
Kaxkoko sarbidea, itxita
Ur festa dela eta, Udaltzaingoak jakinarazi du Kaxkoko sarbideak itxita egongo direla 12:00etatik aurrera.