Rosasera joan nahi dutenek gaurtik aurrera dute izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 15a, 02:00

Goiz Eguzkin Rosasera irteera antolatu dute irailaren 19tik 25era. Irteerara joan nahi dutenek, gaur eman behar dute izena, Goiz Eguzkiko egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Izena emateko azken eguna uztailaren 22a da, eta plazak irailaren 9an zozketatuko dituzte, arratsaldeko 16:00etan. Bidaiak 445 euro balio du, eta aldez aurretik, uztailaren 31a baino lehen, 100 euro ordaindu behar dira. Gainontzeko 344ak berriz, zozketa egunean ordaindu behar dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!