Hiru partiduak irabazi zituen, 0-3: kadetetan,
16-22; jubeniletan, 18-22; eta seniorretan, 16-22.
finalerdietako joaneko partidua 3-0 irabazita, Hernanik eskuartean du Euskal Herriko Herriarteko finala jokatzeko pasea.
Astearte arratsaldean jokatu zuten, arabarren pelotalekuan, eta aurreikusi bezala, partidu errazena seniorretakoa izan zen: 16-22 irabazi bazuten ere, bikote hernanirra beti izan zen aurretik.
Kadete eta jubeniletako partiduak oso berdinduak izan ziren, eta bai maila batean eta baita bestean ere, hernaniarrak atzetik izan ziren azken txanpara arte. Bi kasuetan, 16-16ko berdinketaren ostean jarri ziren hernaniarrak aurretik. Kadeteetan, Hernanik irabazi zuen 16-22, eta baita jubeniletan ere, 18-22.
Bueltako partidua ostiralean jokatuko da, Hernaniko kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!