`Hemen nago´ eta `Sin identidad´ pelikulak jarriko dituzte larunbatean, Foru Plazan

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 13a, 02:00

Kalean zineaz gozatzeko aukera izango da larunbatean Astigarragan. 22:30etan hasita, Foru Plazan, bi pelikula jarriko dituzte: Hemen nago eta Sin identidad. Aurrenekoa laburmetraia da, euskaraz eta Maialen Sarasuak zuzendua. Bigarrena luzemetraia da, gaztelaniaz, eta Jaume Collet-Serrak zuzendua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!