Rumbo a Gazako kideekin bat egiteko kontzentrazioan bildu ziren hainbat lagun larunbatean, Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 13a, 02:00

Kooperazio taldeak deituta, Hernaniko eta inguruko beste hainbat herrietako bizilagunek kontzentrazioa egin zuten Plaza Berrin, Rumbo a Gazako kideekin bat egiteko. Palestinara giza-laguntza zeramakien Gernika barkua Grezian geratua dago, eta bertan zijoazen Rumbo a Gaza ekimeneko 30 kideak ere bai. Protesta gisa, kide horiek Atenaseko Greziako enbajada okupatu dute, Espainiako Gobernuari zerbait egin dezan eskatzeko. Hain zuzen, 30 kide horiekin bat eginez, eta Greziako eta Espainiako Gobernuen jarrera kritikatzeko, kontzentrazioa egin zuten larunbatean, Plaza Berrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!