Astean behin euskera lantzeko aukera, AEK euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 13a, 02:00

UDARAKO ikastaroak mar­txan dira AEK euskaltegian, tartean Autoikaskuntza ikastaroa. Sistema honen bitartez, ikasleak bere kasa lan­tzen du euskera, eta astean behin euskaltegira joaten da, klasera. Bertan, tutoretzak egin eta etxean egiteko ariketak ematen dira.
Euskera hain modu sakonenean ikasi nahi ez dutenentzat ere, beste ikastaro mota bat badute Hernaniko AEKn: astean behingo taldea. Goizez zein arratsaldez, astean behin bi orduz, uztailean eta irailean, euskera klaseak ematen dituzte euskaltegian. Bertan, hainbat gauza egin daitezke: urriko azterketak prestatu, ikasturtean ikasitakoa mantendu edo besterik gabe, euskera praktikatu.
Ikastaroan parte hartzen duenak, bere herriko Udalak ematen duen dirulaguntza jasotzeko aukera du.

Izen-ematea, zabalik
Izena emateko, edo informazio gehiagorako bi helbide elektroniko, eta bi telefono jarri dituzte aukeran: hernani@aek.org, astigarra@aek.org, 607592864 eta 607610687.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!