AHTren aurka sei eguneko akanpada, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 13a, 02:00

URTEROKO ohiturari jarraituz, AHTren Aurkako Asan­bladak ankapada antolatu du uztailaren 26tik 31ra. Aurtengoa Hernanin egingo da, eta helburua da, egun hauetan zehar elkarbizitza leku bat erakitzea, eta bertan, partehartzaileek izan dituzten bizipen eta esperientziak kontatzea.
Aste osorako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, ume zein helduentzat: tailerrak, hitzaldiak, ibilbideak, kon­tzertuak, eztabaidak, ginkanaka, hitzaldiak, etab.

«Hernani, azpiegiturek zigortutako herria»
AHTren aurkako taldeak azaldu du, Hernani hainbat azpiegiturek zigortzen dutela, hala nola, papelarak, planta elektrokimikoak, Uru­­meako autobiak...: «eta orain AHTren beste hainbat altxor egingo dira bertan, 10 hektarea izango dituen subestazio elektrikoa esaterako».
Hori, eta beste hainbat arrazoi kontuan izanda, AHTren aurkako taldeak dei egin die herritarrei umeekin edo gabe,  akanpadan parte har­tzera.

EGITARAUA- Uztailaren 26tik 31ra

Asteartea, 26
21:00 Afaria Kaxkoan

Asteazkena, 27
10:00 Tailerra: `Sendabelarrak eta artilearen erabilera´
12:00 Dossierraren aurkezpena
14:00 Bazkaria
16:00 Tailerrak: `Taller de juego y accion teatral´ eta `Taller de escalada´
18:00 Hitzaldia edo eztabaida
21:00 Afaria
22:30 Kantautoreak: `Salda dago´ Aiara bailaratik...

Osteguna 28
09:00 Oindira martxa
10:00 Hitzaldia
Ondoren Bazkaria
17:00 Tailerrak: `Serigrafia eta enkuadernazioa´
19:30 Liburuaren aurkezpena `Lurra, zorua bailitzan´
21:00 Afaria
Afalondoren Tertulia

Ostirala, 29
14:00 Bazkaria
Bazkalostean Kafe tertulia: `AHT eta krisia´
18:00 Hitzaldi partehartzailea `Lemoiz, Chernobil, Garoña, Fukushima: pasado y actualidad de las luchas antinucleares´.
18:00 Txotxongiloak
22:30 Kontzertuak: `Adabegi´ txalaparta fusion... (Urola bailaratik) `Ufestuk´ (Baztan), `Dj Talo´ (Hernani).

Larunbata, 30
10:30 Umeentzako tailerrak
12:00-13:30 Ginkana
14:00 Bazkaria
16:00 Hitzaldi edo eztabaida: `Energias renovables´
17:30 Mahaingurua: `Inguruko azpiegiturei buruzko talde zein norbanakoen hausnarketa eta iritziak´
21:00 Afaria
22:00 Antzerkiak

Igandea, 31
09:30 Bizkikleta martxa Urumea bailaran barrena: Hernani-Donostia.
Bazkalostean: akanpadaren balorazioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!