Urnietako Sanmieletako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 13a, 02:00

Urnietan kartel lehiaketa antolatu dute Sanmielak iragartzeko. Lehiaketan edozein herritako bizilagunek har dezakete parte, eta formatu artistiko guztiak onartuko dituzte. Lanen neurria, gehienez 42x60 zentimetrokoa, eta gutxienez, 29,7x42 zentimetrokoa izan behar da. Lanak, paperean entregatzeaz gain, euskarri digitalean ere aurkezu daitezke. Kasu honetan, 42x60 zentimetrokoak izan beharko dute, 300ko erresoluziokoak eta CMYK formatukoak. Lan guztiek `2011ko Sanmiel Jaiak. Irailaren 28tik urriaren 2 arte´ izenburua izan behar dute eta aurretik argitaratu gabeak izan behar dira. Lanak Urnietako udaletxeko harreran entregatu behar dira abuztuaren 19a baino lehen. Epaimahaiak abuztuaren 31n emango du irabazlearen izena. Saria bakarra izango da, 450 eurokoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!