Gipuzkoako Herriartekoa irabazi ostean, Euskal Herrikoa irabazteko lehian ariko da Hernani gaurtik aurrera. Finalerdietako partidua jokatuko du, Arabako txapeldunaren kontra, joan-etorrian. Gaur, etxetik kanpo jokatuko du, Amurrion, bertako taldearen kontra; eta bueltako partidua datorren astean izango da, Hernanin.
Kanporaketa oso berdindua
espero da
Finalerdietako aurreneko partidu hau oso berdindua izatea aurreikusten dute adituek. Talde arabarrak oso jokalari onak ditu bai kadete mailan, eta baita jubeniletan ere. Eta Hernanik, maila horietan erakutsi beharko du bere maila. Seniorrei dagokionez, bikote hernaniarra, Ojuel eta Gorrotxategik osatutakoa, printzipioz, faborito garbia da.