Saharatik uda pasatzera etorritako sei umeak Hernanin dira

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 12a, 02:00

Bost ume joan den ekainaren 23an etorri ziren, eta bat uztailaren 6an iritsi zen. Seiak abuztuaren 23a arte egongo dira Hernaniko familiekin.

oporrak Bakean programaren barruan, Hernanin dira Saharatik oporrak pasa­tzera etorri diren sei umeak. Seiak iaz etorritakoak dira, baina aurten bi familia berri animatu dira, umeak etxean hartzera. Sei umeetatik bost San Joan bezperan iritsi ziren Hernanira, ekainaren 23an; eta bat uztailaren 6an etorri zen. Guztiak bi hilabete inguru egongo dira Hernanin, eta abuztuaren 23an itzuliko dira Saharako errefuxiatu kanpamenduetara.

Kanpamenduetatik atera, eta tenperatura altuetatik babestea, helburua
Oporrak bakean programaren helburua da 7 eta 12 urte bitarteko umeak Saharako errefuxiatu kanpamentuetatik kanpo pasatzea udarako bi hilabete, eta bide batez, bertako tenperatura altuetatik babestea. Hernanin dauden bitartean, mediku azterketak egiten dizkiete, eta oinarrizko arazoak konpontze-bidean jartzen dituzte. Horrez gain, elikadura arazoen ondorioz sortutako kalteei aurre egiten laguntzen diete. Bi hilabete hauetan, baita ere, euren herrialdeak bizi duen egoera azaltzen zaie, eta bi herrien arteko kultur trukaketa bultzatzen da. Hala, familien arteko erlazioa sortu eta estutzea lortzen da. Udalak azaldu duenez, elkarbizitza bi aldeentzat izaten da aberasgarria: «haurrek gauza oso ezberdinak ikasten dituzte, eta guk, herri xume honen balore, kultura eta egoera ezagutzen ditugu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!