Hernani bigarren, waterpoloko Federazio Kopan.

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 11a, 02:00

Leioa zuten aurkari, Euskadiko talde onentsuena, eta hala ere final bikaina jokatu zuten hernaniarrek, joan den astean, Euskadiko Federazio Kopan. Galdu egin zuten, 10-4, baina aurpegia emanda, eta kontrarioari sufrituarazita. Denboraldi bikaina Hernaniko nesken taldeak egin duen, orain artekoa, eta bukaerakoa. Jon Imanol Fernandez entrenatzaileak hala adierazi dio Kronikari: «jokalariek erakutsitako joko, gogo eta ilusioarekin oso gustora nago, eta guzti-guztiak zoriondu egin nahi nituzke».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!