Hernanik finalerdiak jokatuko ditu bihar, Amurrion, Euskal Herriko Herriarteko Txapelketaren barruan. Hego Euskal Herriko lau probintzietako txapeldunak ari dira orain Euskal Herriko Txapelketan, elkarren kontra; Hernaniri tokatu zaio Amurrio Arabako txapeldunaren kontra jokatzea, eta joan-etorrian jokatuko dute; gaur Amurrion, eta datorren astean Hernanin. Oso parekatua dago kontua: Amurriok kadete eta jubeniletan oso bikoten onak ditu, eta hor borroka haundia izango da; seniorretan, Hernani gehiago da, hasiera batean.
Horrez gain, gaur eta bihar, Hernanin sei partidu jokatuko dira, 18:30etatik aurrera, Buruntzaldeko Txapelketaren barruan.