Hernanik ordezkaritza zabala izan du Donosti Cup txapelketako aurtengo edizioan. Mundu guztiko taldeen artean, Hernaniko 11 taldek hartu dute parte, 9 kategoriatan banatuta, eta emaitzak bikainak izan dira. Hernaniko 11 taldeetatik, 9k lortu dute bigarren fasera pasatzea. Mutiletan, 15 urtekoetan (B15), Hernanik finalerdia jokatu du, Fase Nagusian. Nesketan, Kontsolazio Fasea irabazi dute 16 eta 18ko taldeek (G16 eta G18).
Txapelketa uztailaren 3an hasi, eta atzo bukatu zen, eta urteroko moduan bi fasetan jokatu da.
Fase Nagusian finalerdiak, eta Kontsolazio Fasean
bi final irabazi
Txapelketan parte hartu duten talde gehienak maila bikaina erakutsi badute ere, aurten B15, G16 eta G18 mailetako taldeak izan dira ondoen aritu direnak. Alegia, mutiletan 15 urtekoak; eta nesketan 16koak eta 18koak. Fase Nagusian finalerdietara iritsi da Hernani, mutiletan, eta nesketan, Kontsolazio Faseko finalera iritsi dira, bai 16 urtekoak eta bai 18koak; biek irabazi dute.
Horretarako, Hernanik B15 mailan, Beti Ona taldeari 4-2 irabazi zion. Eta Allerruri 2-0. Finalerdia galdu egin zuen Villa Maria SCren kontra 3-2.
Nesketan, 16 urtekoetan (G16), Fase Nagusitik eliminatu, eta Kontsolazio Fasea jokatu zuen Hernanik; baita irabazi ere. Bahia de la Concha taldeari 3-1 irabazi zioten; Amara Berriri 2-1; eta finalean, Intxaurdiren kontra, 5-2 irabazi zuen Hernanik.
Nesketan, 18 urtekoetan (G18), hernaniarrak Laia Sport Club izenarekin jokatu zuten. Kontsolazio Fasea jokatu zuten hauek ere, eta irabazi, 5-4, Mariñoren kontra. Aurretik, Sanse Union-i 2-0 irabazi behar izan zioten.
Bost talde Fase Nagusiko punta-puntan
Hernaniko beste bost taldek azken faserako pasea lortu dute, Fase Nagusian, maila bikaina erakutsita, baina denak, aurreneko partiduan kanporatu dituzte: mutiletan, 10 urtekoak, 13 urteko bi talde, eta 19 urtekoak (alegia, B10, B13, B19); eta nesketan, 12 urtekoak (alegia, G12). Beste batek, kontsolidazio fasea jokatu du, B12 mailakoak. Eta azken bat, B14 mailakoa, ez da txapelketako lehenengo fasetik pasa.
EMAITZAK
Fase Nagusia
B10 Hernani 1-5 Fleming IK
B13 Hernani A 1-3 Vasconia
Hernani B 1-5 Sanseren
B15 Hernani 4-2 Beti Ona
Hernani 2-0 Allerru
Hernani 2-3 Villa Maria SC
B19 Hernani 0-3 Molins del Rei
G12 Hernani 8-0 Elly H. Schulle
Kontsolazio fasea
G16 Hernani 3-1 Bahia la Concha
Hernani 2-1 Amara Berri
Hernani 5-2 Intxaurdi
G18 Laia Sport 2-0 Sanse Union
Laia Sport 5-4 Mariño
B12 Hernani 2-0 Pitray Olier Paris.
Lehen fasean geratua
B14 Hernani 0-4 Urola KE
Hernani 2-0 Ekintza