Inongo inbidiarik gabe, aurten ere

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 11a, 02:00

Herri kirolek pixu haundia izan dute aurten ere Martindegiko festetan. Paollak irabazi zuen Abere Dema, eta Arrospidek aizkoran.

Bukatu dira San Ferminak Martindegi auzoan, eta inongo inbidiarik gabekoak joan dira, beste behin ere. Jende asko ibili da bai egunez eta bai gauez, eta sagardo probaketak eta herri kirolek jende­tza bildu dute, xexen eta po­ttokek bezala.

Abere Dema, Paollarentzat
3 metro exkaxegatik irabazi  zuen Paollak Abere Dema, Spirit zaldiarekin. Emo­zio haundia, gaueko 23:00etan. Az­ko­netaren Zaori zaldiak 84 pla­za egin zituen, 30 minutuan. Paolla ez zen ondo hasi, kabillak neurrian jartzen minututik gora galdu zuen... baina hasi bazen, hasi zen. Ia etenik gabe, minutuko hiru plazako erritmoan, distantzia janez joan zen. Ez zion hutsik egin Spirit-ek, sei urte, eta 523 kiloko abereak. 35 segundu faltan egin zuen 84garrena. Buelta hartu, hiru metro egin, eta kitto. Saria, Iretza­ren eskutik, berarentzat; txaloak berari, zaldiari, eta bi lagun­tzaileei: Toloxa eta Txintxua.

200 kg, esku bakarrarekin

Iñaxiok 200 kiloko harria jaso zuen igandean, esku bakarrarekin. Aitak eta biak ikuskizun ederra eman zuten. Arrospidek irabazi zuen aizkora apustua, Paolla eta Larraren kontra. Trikitixa txapelketa, Ander Beldarrain eta Maria Lasarentzat; eta Patata Tortilla onena... Ba­karne Atxagak!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!