Dendak berritzeko subentzioak eskatu nahi dituztenek, epea zabalik dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 18a, 02:00

Hernaniko dendari guztiek aurten ere zabalik dute subentzioak eskatzeko epea, dendak berri­tzeko edo modernizatzeko. Hau da, lokala berritzeko lanak, altzariak edo mobiliarioa aldatzea, beharrezko ekipamenduak, bai denda barrukoak edo bai kanpokoak (rotuloak barne), balantza elektronikoak, informatika ekipoak, ordenagailuentzako aplikazioak... Epea irailaren 16ra bitartean egongo da zabalik, eta Berriak-ek emango du horretarako informazioa, 943 333 049 telefonora deituta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!