Zigor Iturrieta bigarren, Lavaredon

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 10a, 02:00

Zigor Iturrietak sekulako hazaina egin, eta bigarren postua lor­tu zuen joan den astean Lava­redon, mundu mailan ultra-ma­ra­­toietan dagoen probarik onen­tsuenean. North Face-ek antolatutako proban, 10h:05m:49s behar izan zituen Iturrietak, Hernanin bizi den bizkaitarrak, 87km egiteko, eta podiumera igo zen. Italiako Dolomitetan jokatu zen proba, munduko 20 herri­al­de­ta­ko mendi-lasterkari onenak tartean zirela. Irabazlea, Sebastien Chaigneau frantzesa, errekorra hautsi ez, txikitu egin zuena: 09h:29m:51s behar izan zituen, errekorra ordutik gora hobetuz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!