Oscar Galianaren 21 obra inguru daude Kide kafetegian, eta bertan egongo dira, uztaila eta abuztuan. Gipuzkoa Babilonia II izeneko erakusketa jarri du, Hernanin bizi den billabonatar honek. Asmoa, Gipuzkoako errealitatea azaltzea, argazki eta marrazkien bidez. «Gutako bakoitzak erabakitzen du, nolako herria nahi duen, eta nolako gizartea. Gipuzkoa da, Babilonia txiki bat, natur eta kultur aberastasun ikaragarria daukana, eta pixkanaka galtzen ari garena. Gutako bakoitzak dauka, errealitate horren errua eta ardura».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!