Kontzentrazioa gaur, Plaza Berrin, Rumbo a Gazako kideekin bat eginez

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 9a, 02:00

Palestinara giza-laguntza zeramakien barkua geldituarazi egin dute Grezian. Gernika izeneko barkua da geldituarazi dutena, eta bertan zijoazen Rumbo a Gaza ekimeneko 30 kide. Protesta moduan, kide horiek Atenaseko Espainiako Enbajada okupatu dute, Espainiako Gobernuari eskatzeko zerbait egin dezala. 30 kide horiekin bat eginez, eta Greziako eta Espainiako Gobernuen jarrera kritikatzeko, kontzentrazioa egingo dute gaur, 13:00ean, Plaza Berrin. Datozen egunetan ere izango dira mobilizazioak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!