Bailarako pelotariak, elkarren kontra, gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 9a, 02:00

UZTAILEAN zehar, bailarako pelotariak elkarren kontra ariko dira, Buruntzal­de­ko Txapelketaren barruan. Joan den astean hasi zuten txapelketa, eta Hernanik partidu bat irabazi zuen (Etxenike-Otañok 18-9, jubeniletan), eta bat galdu (Igle­sias-Cisnerosek 14-18, infantiletan).

Lau partidu, eta Hernaniko bikote bat, gaur

Gaur ere lau partidu jokatuko dira, Hernaniko ki­roldegian, 15:00etatik au­rre­ra. Hiruga­rren partiduan, kadete mailan, Etxenike IIa eta Prieto hernaniarrak jokatuko dute, Bandres eta Arizkorreta Alde Zaharrekoen kontra.
Beste partiduak, hauek: infantiletan, Lasarte-Usurbil; kadeteetan, Urnieta-Añorga; eta jubeniletan, Andoain-Usurbil; orden horretan. Tartean, Hernanik eta Alde Zaharrak jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!