Ekainean langabeziak behera egin du Hernanin: 1.191 langabetu daude

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 9a, 02:00

OROKORREAN langabeziak behera egin du ekainean, eta Hernanin ere bai. 1.191 langabetu daude Hernanin, ema­kumezkoak gehienak, 630, eta pittin bat frenatu egin da, apirilean hartu zuen joaera beltza. Krisia hasi zenetik, aurtengo apirilean jo du goia langabeziak. Guztira 1.225 langabetura iritsi da Hernani, eta azken bi hilabeteetan pixka bat jaitsi egin da datu hori. Dena dela, ekainean beti izaten da jaitsiera hori, udako kontratazioak direla eta.
Aurreko urteko datuei be­gi­ratuta, egoerak okerrera egin du. Iazko ekainean 130 langabetu gutxiago zituen Hernanik, eta 2009ko ekainean 266 gutxiago.
Gipuzkoan ere behera egin du langabeziak. 41.474 langabetu ditu Gipuzkoak orain; maiatzean baino 1.363 gutxiago; eta apirilean baino 2.355 gutxiago. Gipuzkoak 43.829 langabetu zituen apirilean, azken urteetako gehiena.

Emakumezkoak eta 25-44 urte bitartekoak
25 urtetik 44 urte bitartean dago langabezia tasarik haun­diena, bai emakumezkoetan (316), eta bai gizonezkoetan (297). Sektore guztietan daude langabetu gutxiago, nekazaritzan izan ezik
(1 ge­hi­ago, maiatzean baino). Orokorrean, zerbitzuetan da­go langabetu gehien, 741; industrian, 231; eraikuntzan, 137; lanik egin gabeak, 67; eta nekazaritzan, 15.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!