Hernaniko Kooperazio Taldeak kontzentrazioa deitu du bihar, 13:00etan, Plaza Berrin, Rumbo a Gazako kideekin bat eginez. Palestinako Gaza herrialdera laguntza zeramakien barkua, Gernika izenekoa, geldituarazi egin dute Grezian, eta barku horretako 30 kideek salatu dute, Espainiako Gobernuak ez duela ezer egin hori galerazteko. Horregatik, protesta modura, Atenasen dagoen Espainiako Enbajada okupatu dute.
Trinidad Jimenezi karta
«Europako uretan ibiltzeko eskubidea edozein barku europarrek dauka, eta legez kanpokoa da egin digutena». Hori da Gernika barkuko kideek diotena, eta Rumbo a Gaza ekimeneko kideek babesten dutena. Horregatik, Trinidad Jimenez Espainiako kanpo-gaietarako Ministroari idatzi diote, Greziako gobernuarekin harremanetan jarri, eta lege hori betearazteko. Bitartean, Enbajadan jarraituko dutela adierazi dute.