Laugarren aldiz, Hernanik Herriarteko txapelketa irabazi zuen ekainaren 25ean. Ez da nolanahiko marka, eta zoriontzeko, Udalak omenaldi beroa egin zion atzo. Udalak, jasotako oroigarria eta txekea eman zizkion pelota taldeari, eta azaldu zuten Hernanik etorkizuna ziurtatua duela pelotan, harrobian egiten den lana goraipatzekoa baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!