Zapi gorriak nagusi, atzo, Kaxkoan, eta Martindegi auzoan

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 8a, 02:00

gazteek eta ez hain gazteek jantzi zituzten zapi go­rriak atzo, Hernanin, bai Kax­koan, eta bai Martindegi auzoan. Udalekuetako ume­ek entzierro berezia eta ia-ia Iruñan bezain jendetsua egin zuten, Gudarien plazan. Mar­tindegin, auzoko jaiei hasiera eman zioten, meza jendetsuarekin, umeentzako jolasekin, eta auzo-afariarekin. Gaur, Martindegin izango dute segida, arratsaldean.

Udalekuak, bete-betean

Urteroko ohitura bihurtu da San Ferminetako entzierroa, Udaleku irekietan. Atzo ere egin zuten, eta aurretik, Peñen desfilea eta Blusak izan zituzten. Gaur ere festa kontuan ariko dira, Euskal Herriko festen mapa osatuko baitute. Horrez gain, erromeria ere badute.

Patata tortila eta sagardoa, ‘afari-meriendarako’

Martindegin gaur arratsaldean segiko diote San Fermi­nei. Kalejira auzoan zehar egin, haurrentzako jolasak, eta afari-meriendarako prestatuko dira: Patata Tortila Lehiaketa dute 19:30etan, eta Sagardo Probaketa mundiala, auzoko eta inguruko 12 sagardorekin. Triki Take taldeak emango dio egunari bukaera.

MARTINDEGIN
Uztailak 8, ostirala

17:00: Kalejira auzoan zehar.
17:30: Haur jolasak.
18:00: Altxorraren bila.
19:30: Patata tortila lehiaketa. (Sansonategi jatetxeak babestua).
20:30: Sagardo dastaketa mundiala: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Mendizabal, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi,
Larre Gain, Iretza, Artola.
23:30: Dantzaldia ‘Triki Take’ taldearekin. Atsedenaldian gau jolasak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!