Antziolako bizilagun asko izutu zen atzo, arratsaldeko 13:45etan, eztanda haundi bat izan zelako Sagastiyako obretan. Udalak jakinarazi du, obra egiten ari den enpresak baimena badaukala leherketak egiteko, eta kontrolatuta daudela. Gobernu Delegaritzarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta enpresarekin harremanetan dagoela jakinarazi du Udalak, eta tramite guztiak egin dituela. Datozen egunetan leherketa gehiago izango dira, eta aldez aurretik abisua emango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!