CD Hernaniko beteranoak, kontu zaharrak berritzen.

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 8a, 02:00

Joan den igandean 20 urte atzera egin zuen Hernanik, Santa Barbara soziedadean. Hantxe elkartu ziren, garai bateko futbol-lagunak eta garai bateko kontuak, mahai bueltan. CD Hernaniko futbolista beteranoek bazkaria egin zuten, 88-89 / 89-90 / 90-91 denboraldietan hirugarren mailan jokatutako taldeak, hain zuzen. Gustura ziren igandean, jokalari guztiak azaldu baitira, eta orduan bezain bilduta egon baitira... mejoratuta gehienak, orduko inbidiarik gabe. Ostolaza eta Mendiluze entrenatzaileak, orduko delegatu eta presidenteak (Colombo, Iraola, Garmendia, Ramos...), eta nola ez, jokalariak; bazkariaren errudun nagusiak haietako bi: Pittarras eta Aierbe. Ez omen zuten anekdota faltarik izan. Zeinek daki, adibidez, Hernaniko talde hark asmatu zuela futboleko lineako defentsa? Altunak egiten omen zuen oihu: «balon!», eta defentsak aurrera; eta kontrarioak jokoz kanpo. Pultsometroa erabiltzen edo deskalentamentua egiten ere, lehenengoak izan omen ziren. Igandean berritu zituzten, kontu horiek, eta dezente gehiago. Denak gogoratzeko denborarik ez, hala ere, eta urtero egiteko asmoa daukate, uztailaren lehendabiziko asteburuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!