UDALEKUETAKO txiki, ertain eta helduak San Fermin egun berezia prestatu dute gaurko. Mari Jaia galduaren bila ibiliko dira gaztetxoenak. Haundixeagoek berriz, desfilea egingo dute: San Ferminetako Peñen desfilea, hain zuzen ere. Haundienek, Blusak eta Peñen desfilea dituzte. Bihar ere festa giroari eutsiko diote, eta Euskal Herriko festen mapa egingo dute. Erromeria ere izango dute bihar, goiza mugimenduan bukatzeko.