Antziolako bizilagunak keja, Sagastiyako obretako leherketarekin

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 7a, 02:00

ANTZIOLAKO bizila­gu­nak keja dira, atzo le­her­keta izan zutelako etxe ondoko obretan, hain zuzen, Sa­gas­tiyako SUE 15-10 partzelan Eus­ko Jaurlaritza egiten ari den obretan. «Abisua eman ziguten, leherketak izan­go zirela, baina hainbes­te­rainokoak izango zire­nik ez genuen uste. Etxeak mugitu egin dira».
Hernaniko Udalak Kro­nikari jakinarazi dionez, atzo arratsaldean bertan izan ziren, eta gaur goizean ere horretan ariko dira, gertatutakoa aklaratu, eta auzotarrei kalterik ez egiteko. Dena dela, garbi utzi dute, leherketa horiek egiteko baimena baduela enpre­sak, eta berez, dena kon­trolpean dagoela.

Beldurra, etxeak pitzatuko ote diren
Antziolako bizilagunek eskatu dute, leherketa gehiago ez egiteko. «Izu­ga­rria izan da. Auzo guztia kalera atera da. Etxe batzutan koadroak erori egin dira. Gure etxeak 60 metro ingurura daude. Lurrikara ematen zuen. Beldurrak gaude, etxeak pitzatuko ote di­ren. Besterik ez dezatela egin eskatzen dugu».

Jakinaren gainean

Lurgoien enpre­sa ari da lan horiek egi­ten, eta abisua emana zu­ten, An­tziolako auzo zaha­rre­ko etxebizitzetan, bando mo­duko baten bidez. Ida­tziak garbi dio, uz­tailaren 6an, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara leherketak izan­go zirela partzela horretan: Herna­niko SUE 15.10 Sagas­ti­yan. Zona balizatu egin­go dela dio idatziak, eta kotxeak ber­tatik kentze­ko, eta jendea bertatik urruntzeko.
Baimendutako leher­ke­tak diren arren, Udalak jakinari du, goizean goi­zetik aztertuko dutela egoera, auzotarrek kalte­rik jasan ez dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!