Martindegiko San Fermin jaiei agur esango diete gaur, eta Euskal Festa nagusituko da, egun guztian. Aizkoran, bi
afizionatu ariko dira (Larra eta Paolla), profesionalaren kontra (Arrospide). Harrijasotzen berriz, Perurena aita-semeak ariko dira. Irazu eta Lizaso bertsolariak, Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa, Toka, dantzaldia, kalejira... horiek programan daudenak; hortik aurrerakoak norberaren esku geratuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!