Itsasertzera joango dira Goiz Eguzki jubilatu etxeko kideak irailean, 6 egunez. Irailaren 19tik 25era joango dira, Rosas eta Carcassonnera, eta apuntatzeko aukera dago, uztailaren 15etik 22ra bitartean. Zozketa, irailaren 9an egingo dute, 16:00etan. Prezioak: 100 euro, uztailaren 31 baino lehen, eta 345 euro, zozketa eguna baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!