San Ferminak Hernanin ere hastear

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 7a, 02:00

Irati Sarasua Arabaolaza
Ostegunean urteroko legez, Oialume tabernaren parean meza egingo dute auzoko hildakoen omenez. Horre­tara auzoko bizilagun mordoa joaten da eta hau amaitzean hamaiketakoa egiten dute guztiek tabernan.
Ostiralean berriz, sagardo probaketa izango da eguneko ekintza garrantzitsuenetako bat. Hamabi sagardotegitako edaria dastatzeko aukera izango du bertara hurbil­tzen den orok. Auzoan sa­gardotegi asko daude, eta horiek guztiek, eta Hernani eta Astigarragako beste zenbait sagardotegik osatuko du­te probaketa azoka: Ze­laia, Oialume Zar, Oiarbide, Mendizabal, Sarasola, Guru­tzeta, Etxeberria, Larrarte, Petritegi, Larregain, Iretza eta Artola.  Jende asko bil­tzen da urtero sagardoa dastatzeko asmoz.
Larunbatean egun osoan izango den festari, ukitu berezia emango dio gauean egingo den X. Abere demak. Azken urteetan geroz eta jende gehiago erakartzen du erakustaldiak eta ikusgarria izaten da zaldiek 30 minututan egiten duten lana ikustea. Aurten Hernaniko Imanol Paolla eta Urnietako Azkoneta arituko dira, eta plazari bira gehien ematea lortzen duenak datorren urtean Martindegira itzultzeko aukera izango du.
Amaitzeko igandean herri kirolak izango dira protagonistak. Larra, Imanol Paolla eta Arrospide aizkolariak, eta Iñaki eta Inaxio Perurena harri jasotzaileak ikusteko aukera izango da. Ondoren, bertso saio berezian Sebas­tian Lizaso eta Jexus Mari Irazu arituko dira. Eguna amaitzeko, 15. Trikitilari Gazteen Txapelketa ospatuko da arratsaldeko 17:00etan. Hernaniko bi bikote arituko dira eta baita Tolosa eta Billabona inguruko beste zenbait ere.
Festaren amaiera ere berezia izaten da, 23:00ak inguruan trikitixaren musikarekin auzoan kalejira eginez esaten baitiote agur bizilagunek San Ferminei.

Jaietako egitaraua

Uztailak 7, osteguna

10:00: Diana.
10:30: Auzoko hildakoen alde meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik).
11:30: Haur jolasak eta buruhaundiak.
16:00: Marrazki lehiaketa.
17:00: Zinta lasterketa.
18:00: Patxin eta Potxin Pailazoak.
19:00: XLII. Karabina Tiro Lehiaketa.
21:00: Auzo afaria. (Txartelak aldez aurretik salgai, Oialume tabernan).
Ondoren: Erromeria: Izer eta Alabier.

Uztailak 8, ostirala

17:00: Kalejira auzoan zehar.
17:30: Haur jolasak.
18:00: Altxorraren bila.
19:30: Patata tortila lehiaketa. (Sansonategi jatetxeak babestua).
20:30: Sagardo dastaketa mundiala: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Mendizabal, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola.
23:30: Dantzaldia ‘Triki Take’ taldearekin. Atsedenaldian gau jolasak.

Uztailak 9, larunbata

07:00: Egunari hasiera emateko, auzoan zehar kalejira.
08:00: Lo kuluxka.
11:00: Auzoko baserrietan zehar ‘Mobida’ trikitixaz alaiturik.
13:00: Jaietan ohitura den bezela, goiko Ariztian oroigarri xume bat ‘gure artean ez daudenentzat’.
14:30: Auzo bazkaria. (Txartelak al­dez aurretik Oialume tabernan salgai)
16:00: Gaztelu puzgarria.
18:00: Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00: X. Abere Dema (Iretza sagardotegiak babestua). Hernaniko Imanol Paolla eta Urnietako Azkonetaren abereak.
24:00: Dantzaldia ‘Laiotz’ taldearekin. Atsedenaldian irrintzi lehiaketa famatua.
Goizaldera: Platano dantza.      

Uztailak 10, igandea

10:30: Diana.
11:00: Bermuta.
12:00: Euskal Festa:
    Aizkolariak:
    -Larra eta Imanol Paolla, Arrospideren kontra.
    Harrijasotzaileak:
    -Perurena aita-semeak.
13:00: Bertsolarien saio berezia. Lizaso eta Irazu.
17:00: XV. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00: Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak Antolatua).
19:00: Bertsolariek bigarren saioa: Lizaso eta Irazu.
20:00: Dantzaldia ‘Trakets’ taldearekin.
23:00: Festei bukaera emateko kalejira auzoan barrena.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!