Judoan, 17 domina haundi, eta 6 gerriko beltz gehiago, aurten

Kronika - Erredakzioa 2011ko uztailaren 6a

Denboraldia bukatuta, balorazio bikaina egin dute Judo taldeko kideek. Izenematea irekita dago, datorren denboraldirako.

judo denboraldi bikaina egin dute aurten Hernaniko Judo Elkarteko kideek. 17 domina garrantzitsu irabazi dituzte: Gipuzkoa mailan 11, Euskadi mailan 4, eta Es­ta­tuan 2. Horrez gain, 5 gerriko beltz gehiago ere lortu dituzte: V Dan bat, IV Dan bi, II Dan bat, eta I Dan bi. Horrez gain, aurten Her­na­nin antolatu dira gazte mailako ekitaldi garrantzi­tsuenak: junior, kadete, infantil, alebin eta benjaminetan. Hernaniko Judo Elkar­teak gazte eta heldu animatu ditu, irailean judoan hastera.

Irailean hasiko dira kurtsoak: inskripzioa zabalik

2004-2005ean jaiotakoak:
Astelehena eta asteazkena
Asteartea eta osteguna
17:15-18:10.

2002-2003an jaiotakoak:
Astelehena eta asteazkena
Asteartea eta osteguna
18:10-19:05.   

2001-2000-1999an jaiotakoak:
Astelehena eta asteazkena
19:05-20:00.  

2000-1999-98-97an jaiotakoak:
Asteartea eta osteguna
19:05-20:00.
Helduak:
Astelehen, astearte, ostegun, ostirala
20:00-21:30    



Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!