Uztailak 7, San Fermin! Martindegiko jaiak hemen dira, San Joanei segida emanez urtero bezala. Lau eguneko jaiak, aurten ere, eta faltako ez dituztenak: bihar meza, taberna aurrean jaiak hasteko; ostiralean sagardo probaketa, inguruko 12 sagardotegirekin; larunbatean Abere Dema, 800 kg-ko harriarekin eta abereak pixatuta; eta igandeko euskal festa, herri-kirol, bertsolari eta trikitilari txapelketarekin.
Haurrentzako eguna, bihar
Gazteenek egunero dute festarako aukera Oialumeko jaietan, eta bereziki biharkoa da, beren eguna: haur jolasak, buruhaundiak, marrazkia, zinta lasterketa, pailazoak tiro karabina... Horrez gain, izango dira, auzoko hildakoen aldeko meza, Oialume taberna atarian; eta ondoren hamaiketakoa, tabernaren eskutik. Auzotar asko biltzen dituen ekitaldiak dira bi horiek urtero-urtero.
Auzo afariarekin bukatuko dute lehenengo eguna.
Ostirala, sagardoa nagusi, eta aurretik, tortila
Arratsaldez hasiko dute festa ostiralean, kalejirarekin, eta festa nagusia Sagardo Probaketak jarriko du: auzoko eta inguruko 12 sagardotegiren sagardo mundialak aukeran. Aurrez, hala ere, patata tortila onena zein auzotarrek egiten duen erabakiko dute. Izango dute, probatzeko prest dagoenik...
Asteburua, etenik gabea
Indarrak hartuta iristen dira auzotarrak urtero asteburura. Umeentzat puzgarriak eta xexenak jarri dituzte larunbatean; helduentzat, Abere Dema, urtero jende gehiago biltzen duena; gero dantzaldia. Igandean, Euskal Festa dute: herrikirol, bertso...
Lau eguneko egitaraua, Martindegin
Uztailak 7, osteguna
10:00: Diana.
10:30: Auzoko hildakoen alde meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik).
11:30: Haur jolasak eta buruhaundiak.
16:00: Marrazki lehiaketa.
17:00: Zinta lasterketa.
18:00: Patxin eta Potxin Pailazoak.
19:00: XLII. Karabina Tiro Lehiaketa.
21:00: Auzo afaria. (Txartelak aldez aurretik salgai, Oialume tabernan).
Ondoren: Erromeria: Izer eta Alabier.
Uztailak 8, ostirala
17:00: Kalejira auzoan zehar.
17:30: Haur jolasak.
18:00: Altxorraren bila.
19:30: Patata tortila lehiaketa. (Sansonategi jatetxeak babestua).
20:30: Sagardo dastaketa mundiala: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Mendizabal, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola.
23:30: Dantzaldia ‘Triki Take’ taldearekin. Atsedenaldian gau jolasak.
Uztailak 9, larunbata
07:00: Egunari hasiera emateko, auzoan zehar kalejira.
08:00: Lo kuluxka.
11:00: Auzoko baserrietan zehar ‘Mobida’ trikitixaz alaiturik.
13:00: Jaietan ohitura den bezela, goiko Ariztian oroigarri xume bat ‘gure artean ez daudenentzat’.
14:30: Auzo bazkaria. (Txartelak aldez aurretik Oialume tabernan salgai)
16:00: Gaztelu puzgarria.
18:00: Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00: X. Abere Dema (Iretza sagardotegiak babestua). Hernaniko Imanol Paolla eta Urnietako Azkonetaren abereak.
24:00: Dantzaldia ‘Laiotz’ taldearekin. Atsedenaldian irrintzi lehiaketa famatua.
Goizaldera: Platano dantza.
Uztailak 10, igandea
10:30: Diana.
11:00: Bermuta.
12:00: Euskal Festa:
Aizkolariak:
-Larra eta Imanol Paolla, Arrospideren kontra.
Harrijasotzaileak:
-Perurena aita-semeak.
13:00: Bertsolarien saio berezia. Lizaso eta Irazu.
17:00: XV. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00: Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak Antolatua).
19:00: Bertsolariek bigarren saioa: Lizaso eta Irazu.
20:00: Dantzaldia ‘Trakets’ taldearekin.
23:00: Festei bukaera emateko kalejira auzoan zehar.