Txapelketa irabazi zuten pelotariek omenaldi txiki bat jasoko dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 5a, 02:00

Hernanik Herriarteko pelota txapelketa irabazi zuen joan den ekainaren 25ean. Orain, Udalak finala jokatu zuten hiru bikoteak omenduko ditu uztailaren 7an, ostegunean: E. Altuna eta J. Altuna, Lujanbio eta Murgiondo, eta Ojuel eta Gorrotxategi. Omenaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Udaleko Areto Nagusian, eta herritar guztiak ekitaldira gonbidatuta daude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!