Ipuin kontaketa egingo dute Xoxokako eskola zaharrean larunbatean, Arantxa Moñuxen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 4a, 02:00

Ipuin Lapikoaren bosgarren edizioa antolatu du Urnietako Udal Liburutegiak larunbaterako. Arantxa Moñux ipuin kontalari donostiarra ariko da narratzaile lanetan, Xoxoka auzoko eskola zaharrean. Larunbateko saio honetan, urtaro bero eta lehor honen inguruko ipuinez ariko da Moñux kontalaria; ipuin eta olerki ezberdinekin, udara eta bere berezitasunak deskubritzeko aukera izango dute Xoxokara bertaratutako neska-mutilek. Ipuin kontaketa saioa 4 eta 8 urte bitarteko neska mutilei egongo da zuzendua, eta emanaldia hasi eta bukatu bitartean, ezingo da gelara sartu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!