San Miel jaiak antolatzeko bilera, Lekaion

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 11a, 02:00

Urnietako San Miel jaiak prestatzeko, jai batzordeak bilera egingo du datorren ostegunean, uztailak 14, Lekaio kultur etxean. Bigarren bilera dute, ostegunekoa, eta jakinarazi dute, jaietan ekitaldiren bat antolatu nahi duenak, bilera baino lehenago aurkezteko, udaletxeko Kultura Sailean. Bilera, ostegunean, 19:00etan, Lekaion
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!