Victor Fernandez lehenengo hernaniarra, eta 20 onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 6a, 02:00

Txantxangorri elkarteak antolatuta, itsas arrantza txapelketa jokatu zen joan den asteburuan, Gipuzkoako elkarteen artean. 156 arrantzale izan ziren bertan, eta 20 onenen artean, Top 20, Txantxangorriko Victor M. Fernandez, 468 gramoko karraspioarekin (durdoa). Hurrengo hernaniarra, Francisco Vilchez izan zen, 32garren lekuan; hirugarren hernaniarra, 44garren lekuan, Juan Daniel Calvo. Irabazlea, David Pousa izan zen, Pasai Donibaneko Izkiro elkartekoa, 2.636 gramo osatuta, hainbat arrairekin. Bederatzi urte dira Txantxangorrik txapelketa hau antolatzen duela. Aurten, Donostiako Paseo Berrian egin dute txapelketa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!