Irekieraren 1go urteurrena ospatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 2a, 02:00

ERREMONTE jaialdiarekin ospatuko dute gaur Galarretan, irekieraren 1go urteurrena. Aurre­ne­ko partiduan Zeberio IIak eta Ezkurrak jokatuko dute, Urrutia I eta San Mi­guelen kontra, inoiz jokatu ez den partidua. Kutxa Sariko partidua ere jokatuko da, Agirre­sa­­robe eta Jonen artekoa. Eta jaialdiko hirugarren partidua Juaristi eta Li­zasok jokatuko dute, Ma­txin IIIa eta Etxebe­rriaren kontra. Urteu­rreneko festako azken partidua be­rriz, Urtasun eta Zubi­zarretak jokatuko dute, Endika eta Aiz­purua IIaren kontra. Jaial­dia 16:00etan hasiko da. Aurreneko urte ho­netako balantzea egiterakoan, lorpen ugari lortu direla azaldu dute, tartean, www.­oriamendi­2­010­.­­com web orria martxan jartzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!