Udarako ordutegiak, martxan

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 2a, 02:00

trenak, autobus urdinak (Garayar) eta gorriak (Arei­zaga) martxan dute udarako ordutegia. RENFEko ordutegiari da­gokionez, udan ikasturte osoan zehar baino tren gu­txia­go izaten dira. Brin­ko­la­rako norantzakoan, tren ge­hienak azken geltokiraino iris­ten dira, Brin­kolaraino. Nahiz eta tartean, badauden batzuk bidaia Tolosan, Bea­sai­nen edo Zumarragan bu­ka­tzen dutenak. Alderan­tziz, Irunerako norabidea, bat izan ezik, guztiak iristen dira azken geltokiraino. Autobu­sei dagokienez, bien ordutegia urte osokoaren antzekoa da. Aldaketa, os­­tiral eta la­runbat gaueko zerbitzuak di­ra. Bi kasuetan, 23:00­etan hasita, ordubetero ateratzen dira autobusak Hernanitik, 23:30­etan hasita, Donostiatik. Ordutegien taula PDF formatuan dago, www.kronika.net-en, eskubialdean, beheran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!