Komertzioak berritu nahi dituztenek, laguntza eskatzeko epea zabalik dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko uzt. 1a, 02:00

denda edo komertzioa be­rritu nahi duten Berria­keko tabernari edo merkatariek za­balik dute laguntza eska­tzeko epea. Berriak elkarteak azaldu duenez, laguntza Eus­ko Jaurlaritzako Indus­tria, Berri­kuntza, Komertzio eta Tu­rismo Sailak ematen du, eta helburua da, komer­tzioen azpiegiturak eta eguneroko baliabideak hobetzea. Berriakek azaldu duenez, laguntzak ondorengo kasuetan ematen dituzte: erreformak egitean, dendako mobiliarioa berritzean, eguneroko lana egiteko tresna edo baliabideak hobetzean, hau da, errotuluak, pisuak, informatika ekipoak... eta abar. Diru laguntza eskatu nahi dutenek irailaren 16a baino lehen egin behar dute eskaera. Informazio gehiago nahi dutenek, edo aholkuak nahi dituztenek Berriak elkartera deitu dezakete, 943 333 049ra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!