Redondo onena, 24 plater botata

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 29a, 02:00

san Joanetako Plater Tiro txapelketa jokatu zen joan den ostiralean, patroiaren egunean, Santa Barbarako tiro eremuan. Txapelketa Txantxangorri elkarteak antolatu zuen, eta azaldu zutenez, partehartzea ona izan zen. 24 ehiztarik hartu zuten parte, eta guztiek jaso zuten sariren bat. Hala ere, 24an artean onena, Redondo izan zen. Antonio Redondok 25 plateretatik 24 bota zituen. Bigarren onena Luis Mari Cerain izan zen, 23 plater botata. Eta hirugarren sailkatua Iñaki Urdampilleta izan zen, jokoan zeuden 25 plateretatik 20 botata
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!