Ainara Ortega hernaniarrak hautagaitzaren defentsan abestu zuen, Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 29a, 02:00

Epaimahaiak atzo izendatu zuen Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua.

DONOSTIAKO ordezkari­tzak astelehenean defendatu zuen hiruburuaren hautagaitza Madrileko Jan­tziaren Museoan. Bertan izan ziren gainerako finalistak, hala nola, Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza.

«Pozten naiz defentsa momentua bizitu izanaz»
Ordezkaritza defenda­tzeko 30 minutu izan zituen Donostiako ordezkaritzak, tartean Ainara Ortega abeslari hernaniarrak. Xabier Le­teren Izarren Hautsa abestia kantatu zuen, gainon­tzeko ordezkariekin, musika eta dantza oinarri izan zituen ekitaldia borobiltzeko. Hernaniarra gustura dago bizitutako esperientziarekin: «abeslari be­zala joan nintzen, eta hasiera batean, ez nuen gainon­tzeko ordezkariek bezain beste bizi momentua. Baina behin barruan egonda, oso polita izan zen, eta pozten naiz esperientzia bizitzeko aukera izanaz». Epaimahaiak atzoko 17:30ak aldera eman zuen hiriburu hautatuaren izena: Donosti. Eta epaia jakin bezain laister, Ortegak musikaz eta kulturaz bizi diren hainbat kide izan zituen gogoan: «ea Kultur Hiriburuak kulturatik bizi garenongan ere eragin positiboa izaten duen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!