hasi bezala, festa giroan bukatu ziren astelehen gauerdian 2011ko San Joan Jaiak. Musika Bandako eta Akelarreko kideek jaitsi zuten bost egun lehenago igotako bandera. Kasu honetan ordea, ez ziren bakarrik egon. Udal ordezkariez gain, mailaz igo diren CD Hernaniko futbol taldea, eta Herriartekoa irabazi duten pelotariak izan ziren bertan, festak agurtzen.
Jaitsiera ekitaldia bukatuta, zezen suzkoak mugitu zituen Plazan bildutako herritarrak, eta txarangak, kalean gora eta behera ibili zirenak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!