Julian Albistur hernaniarrak 900 bertsoz osatutako liburua aurkeztuko du gaur, Errenteriako Udalean. Dozenaka sortuak. Bertsopaperak 1984-2010 izenburupean, azken 26 urteetan idatzitako bertso, bertso-sorta eta bertso doinuak bildu ditu bertan. Gaurkoan, bere lana jendaurrean aurkeztuko du, hainbat partehartzailerekin: Julen Mendoza Errenteriako Alkatearekin, Pello Esnal eta Joxe Mari Iriondo Auspoako kideekin, eta Francisco Javier Lopez Landetxe Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariarekin.
Aurkezpena, arratsaldean
Aurkezpen ekitaldia Errenteriako Udaleko Pleno Aretoan izango da, 19:00etan.