Sagastiya eta Txantxillako 162 etxebizitza gaur zozketatuko dituzte, Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 29a, 02:00

azken urteetako Babes Ofi­zialeko etxe kopururik haun­die­na zozketatuko da gaur Kiroldegian, 162 etxebizitza hain zuzen. Etxe­bi­zitzak erosketakoak eta alokairuzkoak izan­go dira. Sa­gastiyakoak eros­ketakoak izango dira guztiak, eta Txantxilla­koak erosketakoak eta alokairuzkoak. Zozketa Kiroldegiko pelotalekuan egingo dute Udaleko eta Etxebideko or­dezkariek, goizeko 11:00etatik aurrera.

Sagastiyan, erosketako 128 etxebizitzen zozketa

Zozketatuko dituzten Sa­gas­tiyako etxebizitza guztiak erosketakoak izango dira, 128 hain zuzen. Etxebizitza guzti hauek Sagastiyako aurreneko fasekoak dira, guztira, 297 baitaude aurreikusita. Gainera, etxebizitza hauen erdia baino gehiago hernaniarrentzat izango da. Sagastiyako etxebizitzak Vise­sak egingo ditu, eta hauen duten arabera, 133.757 euro eta 163.028 euro bitartekoak izango dira.

Txantxillan, erosketa eta alokairuzkoak zozketan

Txantxillan, 13garren portaleko etxebizitzak zozketatuko dira gaurkoan. Guztira, 34 zozketatuko dira, eta ia guztiak, 28 hain zuzen, alokairuzkoak izango dira; gainontzeko 6ak izango dira erosketakoak.

1, 2 eta 3 gelako etxebizitzak

Sagastiyako etxebizitzak bi eta hiru gelakoak izango dira, guztiak; eta Txan­txillakoak berriz, gela bat, bi eta hirukoak. Guztiek izango dute garajea eta trasteroa. Sagastiyako etxebizitzak, beranduenez, 2014an entregatuko dira, eta Txan­txillakoak urtea bukatu baino lehen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!