Bateragune auziaren aurkako mobilizazioetan parte hartzeko dei egin du Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 28a, 02:00

Atzo, Bateragune auzia hasi zen eta hainbat euskal herritar deklaratzen ari dira Espainia­ko Auzitegi Nazionalean. Ho­rren harira, Hernaniko Bilduk pren­tsa ohar bidez jakinarazi du: «gu­re herriaren aurkako beste prozesu judizial baten aurrean gaude eta horregatik bat egin nahi dugu herri eta hirietan Ele­ak mugimenduak deitutako mo­bilizazioekin eta leloarekin: Eus­kal Herria libre eta legala; eskubide guztiak denon­tzat». Herri­ta­rrei dei egiten die mobilizazioetan parte hartzeko.

Askegunea gaurtik larunbatera
Gaurtik larunbatera, Donos­tia­ko Zuloaga plazan As­kegunea antolatu du Eleak-ek, herritar guz­­­­tien eskubide zibil eta politikoen topaketa lekua. Hainbat eki­­taldi izango dira. Bihar, esaterako, kon­tzen­trazioa 19:30etan. La­run­­batean manifestazio nazionala izango da eta uztailaren 5ean eskualdeko manifestazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!