Punta-puntako aizkolariak gaur, Tilosetan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 27a, 02:00

Dani Llopis

AIZKOLARI onenen jarduna ikusgai izango da gaur 12:3­0­e­tatik aurrera Tilosetako fron­toian. Elur Txori elka­r­teak antolatuta, Urrezko Ai­z­ko­la­rien Txapeldunen Ligako le­he­nengo lehia jokatuko dute Juan Jose Lopez Azpilikuetak, Urrezko Aizko­­­­r­ako aurtengo txapel­dunak, eta Iñaki Azur­men­dik. 8 aizkolari onenak ari dira Liga honetan.
Urriaren 12an Basaurin jokatuko den finala dute hel­buru bi aizkolariek, eta bide horretan, lehenengo zita dute gaurkoa. A multzoan daude Azpilikueta eta Azurmendi, Olasagasti eta Larretxearekin batera, eta ligaxkako au­rre­neko postuan bukatzen due­nak lortuko du finalera zuze­nean sailkatzea. Bigarre­nak, B mu­l­tz­­oko bigarren sail­ka­tu­arekin borrokatu behar­ko du finalean aritzeko.

Tamaina ezberdinetako 10 enbor moztu beharko dituzte
Proba desberdinetan banatu­ta, 10 enbor moztu beharko dituzte Azpilikueta eta Azur­men­dik. Lehenengo bi pro­batan 45 ontzako bi enbor moztu beharko dituzte: ahalik eta kolpe gutxienean bata, eta ahalik eta denbora gutxienean bestea.
Zutik eta etzanda dauden enborrak mozteko abilida­dea erakutsi beharko dute geroa­go bi aizkolariek. Zutik, 45 eta 54 ontzako enborrak izan­go dituzte;  etzanda 45 eta 60 on­tza­ko enborrak moztu be­har­ko dituzte. Azkenik, irau­penezko pro­ban, 45 ontza­ko 4 enbor  moztu beharko ­d­i­tuz­te bata bestearen atzetik.

Izeta IIa, harria jasotzen
Aizkolariek proba desber­dinen artean atseden hartzen duten bi­tartean, Joxe Ramon Irure­ta­goiena, Izeta II, ariko da harria jasotzen. Lau harri ezberdinekin egingo du erakustaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!