Balsa edo pasodoble bat, Tilosetako ‘bailableen’ omenez

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 27a, 02:00

Tilosetako bailableak eza­gu­nak dira Her­nanin eta in­gu­ruetan. Gerra aurretik urte as­kotan, eta gerra ondoren beste hainbestez, bailableek marka utzi dute Hernanin. Dantza bat es­kainiko die Her­nanik, gaur bailable haiei. Dantza saio haiek ez ziren izango posible, Musika Ban­da­rik izan ez balitz. Her­na­niko Musika Bandak aurten 150 urte bete ditu, eta hain justu horregatik, Banda omen­­duko du kon­par­tsak.

Hiru pelota partidu, gaur
Afizionatu mailako hiru par­tidu haundi izango dira gaur, 18:00etatik aurrera, Herna­ni­ko kiroldegian. Paleta goman bat, eta eskuz binaka, bi.

Bandera jaitsiera, 00:00etan
Gaur esango dio Hernanik agur, San Joanei, 00:00etan, bandera jaitsierarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!