Donostiaraino iritsi ziren atzo Axeri Dantzaren doinuak, Atano IIIera

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 27a, 02:00

AXERI Dantzaren oihar­tzu­na iritsi zen atzo Atano IIIa pelotalekura. Emozioz bete­riko finalean, Hernanik 2-1 irabazi zion Donostiari, Her­nanitik joan­da­ko zaletu uhol­dearen bul­tzadarekin. Kade­teetan 22-10 galdu zuten Altuna anaiek; jubeniletan 22-5 irabazi, Lu­janbio eta Murgiondok; eta nagusietan 22-6 irabazi, Ojuel eta Go­rro­txategik.

«Uste baino errazago»

Josu Oiaga entrenatzailea­ren esanetan: «uste baino erra­zago ira­bazi degu. Kade­teek lan ona egin dute. Galdu bai, baina donostiarrak na­gusi zirela bagenekien; asko eutsi diete». Primeran beraz, bi anaiak. Jube­ni­le­tan Mur­gion­dok eta Lujanbiok ez zuten lan haun­dirik izan ira­bazteko; kolpean zegoen alde haundiena, eta Murgion­do­ren eskubiak brillo berezia due­la ikusi zen beste behin. «Ojuel eta Go­rro­txategik gero eta bikote sen­doagoa osatzen dute. Ojuelek bizi mugitzen du pelota eta de­fentsan oso azkarra da. Gorrotxak bolada izugarria daramaki». Gorro­txa­tegik aixa kendu zion au­ke­rako pelota Baez IIa aurre­la­ria­ri. Hernaniarrak 3 txapel baditu dagoeneko, Herriarte­ko Txapelketan.

Zaleak ere, txapeldun

Donostiaraino iritsi zi­ren atzo Hernaniko Axeri Dantzaren doinuak, eta Ata­no IIIa bi­hurtu zuten Her­na­niko Plaza. Dantzaren errit­moa ja­rri zutenak, herna­nia­rrak; pelo­tariak jokoan eta pe­lotazaleak kantuan. Etenik gabe kantatu zuten Axeri Dantza; azken partidua bukatzera zijoala, «txapeldunak, txapeldu­nak...». Do­nos­tiarrei irabazita, histo­rian laugarren aldiz jantzi zituzten hernaniarrek Herriar­teko txapel prezia­tuak.
Az­ken 12 urteetan Her­na­ni 8 al­diz iritsi da finalera, eta lautan irabazi; horrek adie­razten du zergatik jotzen du­ten, Gipuzkoako talderik go­go­rrena.
San Joan jai bete betean iritsi dira Hernanira txapelak. Izango dute non ospatu, pe­lotari eta pelo­ta­za­leek... Oia­gak adierazi duen bezala: «oso politta izan baita, San Joanetan txapelak Herna­nira ekartzea».

Urte askotako lana
Hamabi urtetan zortzi final; zortzi finaletan lau txapel. Marka hori ez da edozein mo­duzkoa, eta lana ondo egi­na­ren emaitzak dira, inondik inora. «Lana eta zortea, biak behar dira. Taldea ondo ari da; 60 federatu inguru ditugu, eta 6 bat lagun ari gara lanean, astero. Horrez gain, ordea, zortea ere behar da; pelotari onak atera dira, eta  hori ez da beti pasatzen», dio Oiagak.
Datorren urtean ere, talde zitala izango du Hernanik. «Murgiondok segiko du jube­ni­letan; nagusietan, debutik ez bada, bikote bera izango dugu; kadeteetan oraindik ez dakigu nola egongo garen». Datorren urtean ere, Axeri Dantza Donostiara?
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!