Hernani txapeldun, Herriarteko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2011ko eka. 26a, 02:00

Axeri Dantzaren oihartzuna iritsi da gaur Atano IIIa pelotalekura. Hernanik irabazi du Gipuzkoako Herriarteko Pelota txapelketa, laugarren aldiz, bere historian. Emozioz beteriko finalean, Hernanik 2-1 irabazi dio Donostiari, Hernanitik joandako zaletu uholdearen bultzadarekin. Kadeteetan 22-10 galdu dute Altuna anaiek; jubeniletan 22-5 irabazi, Lujanbio eta Murgiondok; eta nagusietan 22-6 irabazi, Ojuel eta Gorrotxategik. Hernanira beraz, txapelak; San Joan jai bete betean. Izango dute non ospatu, pelotari eta pelotazaleek... Josu Oiaga prestatzaileak adierazi duen bezala: «ezin politagoa izan da, San Joanetan txapelak Hernanira ekartzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!