Telebista eder bat irabazi dezake aurten, San Joanetako argazkirik
onena ateratzen duenak. Laugarren aldiz, Hernaniko Kronikak argazki
lehiaketa antolatu du aurten, Hernaniko hiru dendekin elkarlanean, hain
zuzen ere: Balantxa elektrogailuak, Kixkal taberna, eta Akeit
taberna.
Hasia da txapelketa
San Joan jaiei
buruzko argazkiak soilik onartuko dira txapelketan, eta dagoeneko hasi
da jendea argazkiak bidaltzen. Kronikara bidali behar dira argazkiak,
bihar arte, helbide honetara (digitalean): internet@kronika.net.
Uztailaren 1ean jakinaraziko da irabazlea, eta sari bakarra izango da: telebista, 32 pulgadakoa: Samsung TB-LEB UE32C4000.
ARAUAK:
- Edozeinek parte hartu dezake.
- Gaia: San Joan jaiei buruz (Preludioa, txarangak, kaleko giroa, aurorak, axeri dantza...). Gai bakoitzetik argazki bat bidali daiteke.
- Argazki digitalak behar dute.
- Epea: ekainak 22-27
- Bidali: internet@kronika.net